XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gizon zaharrarengana hurbildu zen, eta haren aurrera eraman zuten.

Berari eman zitzaion nagusitza, aintza eta erregetza.

Herri, enda eta hizkuntza guztietakoak zituen serbitzari.

Haren nagusitza betiko nagusitza da, inoiz ere amaituko ez den nagusitza, eta haren erregetza ez da inoiz ere hondatuko.

Ikuspen honi eman zitzaion interpretazioaren arabera, gizasemea zirudian hori, bostgarren erreinu bat zen: Jainkoaren santuen erreinua.

Halare, aurrerakoan, gizaseme irudiko hori ez zen gehiago sentzu kolektiboan interpretatu, nortasun indibiduo bati aplikatu zitzaion beti.

Honela, gizona apokaliptikarentzat birreroslearen titulu bilakatu zen; rabinoen literaturan berdin, gizaseme zirudian izakia mesiarekin identifikatzen da.

Zer diote gizonaz juduar textu apokaliptikoek?.

Aipamen guztien oinarri eta abiabide Danielen pasartea da.

Gizona egun haietan azaltzen da - dio Enok etiopiarrak (biblia mailan hartu ez zen idazki bat, alegia).

Hodeietan hegaka azaltzen da Sion mendian beren aulkietatik erregeak eta ahaltsuak botatzen ditu eta justizia administratzen du, edo bere ahozko suzko arnasez etsaiaren harmada deusezten du... honela mintzo dira apokaliptiko textuak, batetik.

Eta bestetik: Menditik jaitsi eta harmada baketsu bat biltzen du eta hau izango da justuen eta santuen sostengua, herrien argia, oinazetuen esperantza.

Mundu guztia auzpetuko da bere aurrean.

Justoek eta aukeratuek mahai eta bizikomunio izango dute berarekin...

Eta gizon hau nor da? Nondik dator?.

Galderaok asko kezkatu zuten judu-apokaliptika.

Haren sorteak du lehentasuna izpirituen Jaunaren aurrean, betiereko zuzentasunean esaten zen Enok etiopiarraren liburuan.